BERRIAK

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna

Urriaren 6an, asteazkenean, Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurtengo leloa "168 ordu" da, #168horas  eta urtero bezala ikasleekin hainbat ekintza antolatuko dugu.

 

Ikasturte hasierako bilerak

Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira. Prebentzio neurriak betetze aldera, familia bakoitzeko pertsona bakarra etorriko da:

3 urteko gela: irailak 28, asteartea, 18:00etan.

4 urteko gela: irailak 27, astelehena, 18:00etan.

5 urteko gela: urriak 4, astelehena, 18:00etan.

1. eta 2. maila: irailak 29, asteazkena, 16:30ean.

3. eta 4. maila: irailak 27, astelehena, 16:30ean.

5. maila: irailak 30, osteguna, 16:30ean.

6.A eta 6.B gelak: irailak 30, osteguna, 18:00etan.

Bekak

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2021-22 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 24tik irailaren 30era eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

2021-22 ikasturte hasiera

Ikasleek, irailaren 9an, ostegunean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 30 arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.

COVID-19k eragindako egoera dela eta, iraileko lehenengo egunetan familiei informazioa e-postaz bidaliko zaie.

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.

Laster arte!