Eskolako Agenda 2030

Agenda 21eko proiektua Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Konferentzian formulatu zen 1992an. Etengabeko berrikuspenen ondoren, 2015ean NBEren Batzar Nagusian Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda bihurtu zen. 2015etik, eta 15 urtez, ezarritako 17 helbururen bidez, 169 helmuga dutenak, ingurumen-, gizarte- eta politika-gaietan hobekuntzak egitea lortu nahi da.

2019-20 ikasturtean “Eskola jasangarria” ziurtagiria berretsi genuen. 2021-22 ikasturteko gaia “Hiri eta komunitate jasangarria” izango da.

Eskolako Agenda 2030eko helburuak:

  • Ikastetxea ingurumenaren aldeko praktika baten eredu bilakatu.

  • Ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitu.

  • Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertzea eta hobekuntzarako proposamenak eta aldizkatzeak martxan jarri.

  • Ikastetxeko eta herriko jasangarritasunaren aldeko erabakiak hartzeko egitura bat sortu eta akordioetara iritsi.

  • Herriko Agenda 2030an parte hartu.

Bi diagnosi aurrera eramango dira. Bata, eskola mailan eta bestea, herri mailan. Hauek egin ondoren hobekuntzarako proposamenak eta konpromisuak ikasleek, ESKOLEN ARTEKO FOROra (kaleko diagnostikoa) eta ESKOLAKO INGURUMEN BATZORDEra (eskolako diagnostikoa) eramango dituzte.

Bukatzeko, hartutako erabakiak eta adostuko dena HERRIKO AGENDA 2030eko FOROan esta ESKOLA KONTSEILUan azalduko da. Udaletxeko zinegotziei, herriko partaideei eta eskola komunitateari berri emango zaio, Kontseiluaren oneritzia jaso eta Udalak behar diren neurriak har ditzan.


Agenda 2030eko arduradunarekin harremanetan jartzeko: agenda21@luisezeiza.eus