Biblioteka

Eraikuntza nagusian kokatuta, biblioteka haurren heziketa eta aisialdirako gune atsegin eta erakargarria izateko lan egiten dugu.

Bibliotekako helburu nagusiak:

  • Irakurzaletasuna bultzatzea.
  • Baliabide desberdinak eskaintzea behar den informazioa lortu ahal izateko.
  • Biblioteka baten funtzionamendua ezagutzea, ikaslearen autonomia eta ardura bultzatuz.

Liburu, CD eta DVDen mailegu zerbitzua dago.

Ordutegia:

  • Astearte, asteazken eta ostegunetan 13:15etik 14:15era.
  • Astelehen eta astearteetan 16:15etik 17:15era.

Bibliotekako arduradunarekin harremanetan jartzeko: biblioteka@luisezeiza.eus


Bibliotekako bloga

Katalogoan bilaketa

Liburu jakin bat eskolan daukagun ala ez jakin nahi baduzu, katalogoan bila dezakezu.

 

Bibliotekako planoa