Goieskola
GOIESKOLA, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen proiektu bateratua da.
Hurrengo herrietako ikastetxeak eta institutuak osatzen dute Goieskola:
- Eskoriatza eta Leint-Gatzaga: Haur eta Lehen Hezkuntzako Luis Ezeiza ikastetxea
- Aretxabaleta: Haur eta Lehen Hezkuntzako Kurtzebarri eta Kurtzebarri DBH ikastetxeak.
- Arrasate: Haur eta Lehen Hezkuntzako Arrasate Herri Eskola, Arrasate Institutua eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra.
- Aramaio: Haur eta Lehen Hezkuntzako Aramaio Herri Eskola.
- Oñati: Haur eta Lehen Hezkuntzako Errekalde ikastetxea eta Zuazola-Larraña Institutua.
- Bergara: Haur eta Lehen Hezkuntzako San Martín de Agirre ikastetxea, Haur eta Lehen Hezkuntzako Angiozarko Herri Eskola, Ipintza Institutua eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra.
- Elgeta: Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola.
- Antzuola: Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola.
Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke
- Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko.
- Prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako.
- Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra eta hark sortzen dituen premia berriei erantzun beharra daukagulako.
- Gure Eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako.
- Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gure eskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako.
- Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako.
Goieskolako helburuak
- Denentzako hezkuntza eta denen artean (familia, ikaslea, irakaslea) egina bermatzea.
- Eskolaren gizarte eta inguru eremu berean dabiltzan beste erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.
- Aniztasuna balio positibotzat berreskuratzea, sendotzea eta garatzea.
- Ikasle bakoitzaren pentsaera eta nortasuna errespetatuko direla bermatzea.
- Ikasleek, jarrera eta ideiak izpiritu kritikoz aztertu dezaten laguntzea.
- Bestearen lekuan jartzera eta gizaki guztien eskubideak onartzen erakustea.