KOLDOTXO Guraso Elkartea
Nortzuk gara?
Luis Ezeiza Herri Eskolako KOLDOTXO Ikasleen Guraso Elkartea (IGE) 1977an sortu zen hurrengo helburuak aurrera eramateko asmoz:
- Gurasoei beren seme-alaben heziketarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruzko aholkua, sostengua eta laguntza ematea.
- Ikastetxeari hezkuntza jardueretan laguntzea.
- Gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte har dezaten bultzatzea.
- Guraso eta ikasleentzat prestakuntza jarduera osagarriak antolatzea.
Honetarako, bi urtetik behin aukeratzen dugu Zuzendaritza Batzordea. Egun, hurrengo pertsonek osatzen dute:
- Lehendakaria: ELIANA MARTIN GOMEZ
- Lehendakariordea: JOSE MARI LEGORBURU VITORIA
- Idazkaria: ALBERTO SANCHEZ MATEOS
- Diruzaina: LANDER ARGIBAY MONDRAGON
- Batzordekidea: NAGORE TALLEDO BAENA
- Batzordekidea: ROSA DE ALMEIDA DE OLIVEIRA
- Batzordekidea: MERCEDES SOSA GONZALEZ
- Batzordekidea: JESUS OYON BARANDALLA
Ekintza orokorrak
Guraso Elkarteak ikasturtean zehar antolatzen dituen ekintzak hurrengo dokumentuan ikus daitezke.
Ikasleendako eskolaz kanpoko ekintzak
Ikasturte honetarako antolatutako eskolaz kanpoko ekintza Multikirola da. Honez gain, kurtsoan zehar beste batzuk ere antolatu daitezke.
Harrera zerbitzua
Zerbitzu honi dagokion informazioa hurrengo loturan ikus daiteke.
Kuota
Ikasturteko kuota 40€ familiako da. Kuotak, aurreko ekimenak aurrera eramaten laguntzeaz gain, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinetan eta ekintzetan deskontuak ematen ditu.
Baikara
Gure elkartea Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko kide da. Baikarako webgunean hainbat informazio interesgarri aurkitu daiteke, besteak beste guraso elkarteen funtzionamendua ulertzen laguntzen duen gida.