Harrera

Gizartearen premiei erantzuteko asmoz, Guraso Elkartearen ardurapean, harrera zerbitzua zabalik dago goizean, 07:30etik 09:00etara San Pedroko eraikuntzan (Haur Hezkuntza). Ordutegi hau zabalagoa izan daiteke erabiltzaileen beharretara egokitzeko.

Ekainerako, uztailerako eta irailerako harrera zerbitzu berezia dugu. Ekainean eta irailean zehar eskola-egunetan zerbitzua 14:15etik 16:15era izaten da eta jantoki zerbitzuarekin osatu beharra dago. Eskolarik gabeko egunetan, aldiz, 07:30etik 16:15era.

Uztailean HH2 - HH4 bitarteko ikasleentzat 07:30etik 15:30erako zerbitzua dugu eta beste adinetakoentzat Udalekuekin batera uztartuz zerbitzu berbera dugu.

Guraso Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea dela kontuan harturik, erabiltzaileak dira, ahal den neurrian, zerbitzu hau mantendu eta ordaindu behar dutenak.

Zerbitzuaren baldintza orokorrak hurrengoak dira:

  • Harrera zerbitzuaren hileko kostua ikasleko 65€koa da.
  • Egun solteen kostua 10€koa da.
  • Aldizkako egunetan zerbitzua erabiltzeko ez da aldez aurretik abisatu beharrik. Nahikoa da ikaslearekin bertaratu eta zaintzaren ardura duen pertsonari datuak emanda. Kobroa hila bukatutakoan egingo da.
  • Ekaineko, uztaileko eta iraileko zerbitzuen kostua ikasle kopuruaren araberakoa izango da. Zerbitzu honetan bigarren anai-arrebek eta hurrengoek ehuneko 50eko deskontua dute. Kobroa aldez aurretik egingo da, honela, bajarik egotekotan beste familiak ez dira kaltetuak izango. Frogatutako ezinbesteko kasuetan bakarrik zenbatekoa itzuliko da.
  • Prezio hauek bazkideentzat dira. Gainontzekoentzat, prezioa ehuneko 50ean gehituko da.

Harrera zerbitzuko arduradunarekin harremanetan jartzeko: koldotxogurasoelkartea@gmail.com edo batzordekideren batekin.