Hezkidetza
Gaur eguneko eskola ezin da gizartean dauden desberdintasunen errepikatzaile izan; are gehiago, desberdintasunak antzematen eta gainditzen saiatu behar den erakundea izan behar da.
Beraz, eskola hezitzaile ereduak, eskola, eremu ez neutral bezala kontenplatuko du, eta bertan ez dira transmitituko, pertsonen arteko diferentziak areagotzen dituzten balore patriarkal tradizionalak.
Honen harira, hezkidetza kontzeptua sahies ezina izango du eta hezkidetzailea izan nahi duen edozein proposamen, proiektu edo programak, jarraian aipatzen diren aspektuak kontuan eduki beharko ditu:
-
Oinarri duen marko teorikoa, tradizio feministatik elikatzen da.
-
Ingurua sexista dela, ez dela neutroa argi eduki behar du eta era berean, eskola inguru horren parte izanda, bera erreproduzitzen duela. Beraz, hezkidetza subjektuak ez dira ikasleak bakarrik, baizik eta irakasleak eta eredua bera- eskola curriculuma- ere bai.
-
Hezkuntza curriculum berritua eskatzen du, non berdintasuna, tolerantzia, elkarrizketa eta gatazken ebazpen baketsua bezalako baloreak kontuan hartuko dituen. Honez gain, beste sozializazio agente eta eremuak ere kontutan eduki beharko ditu; eskolatik haratago esku-hartzea eskatuko duena.
-
Bere azken helburua, pertsonen arteko harremanen aldaketetara bideratzea da; genero hierarkizazioa gaindituz.
-
Rol estereotipoak apurtzera bultzatuko du, bai emakume zein gizonen partetik; hauek ez daitezen sexuen arabera inposatu.
-
Aipatu bezala, gatazken kudeaketa era baketsuan gauzatuko du, biolentziarik gabe eta betik, genero ikuspuntua kontuan izanda.
Aspektu hauek kontuan hartuta eta azken urteetan egin diren hainbat ikerketek frogatu duten moduan, berdinen arteko jazarpenaren , bullying-en atzean, gehienetan genero estereotipoak daudela ikusita, Eskolan, hezkidetza, pertsonen arteko eskubide berdintasuna eta giza eskubideekiko errespetua ardatz hartu duen hezkidetza- elkarbizitza plana burutu da.
Hau guztia aurrera eramateko honakoak egiten dira eskolan: ikasle batzordea, tratu onen aldeko buzoiak, ausarten kluba, adostokiak, ikasle laguntzaileak (BAKEOLA). TRATU ONEN ALDEKO ESKOLA GARA.
Arreta berezia emango zaio COVID-19 birusaren eraginpean egon ahal diren ikasleak, langileak eta senideak ez estigmatizatzeko.
Tratu onen aldeko korreoa: tratuonenalde@luisezeiza.eus