Historia

LUIS EZEIZA HLHI titulartasun publikoko eskola da.

1970-71 ikasturtean jardunean hasi zenean, O.H.O.ko ikasketak ematen ziren, 1995. urtean Hezkuntza sistemaren aldaketaren ondorioz Haur eta Lehen hezkuntzako eskola bezala gelditu zelarik.

Egun, bi eraikin ditu Eskoriatzako hirigunean, batetik bestera 200 metro daudela. Batean Haur Hezkuntza eta bestean Lehen Hezkuntza kokatuta dago. Leintz Gatzagako ikasgela unitarioa 2000. urtetik 2021era arte zabalik egon zen, urte horretan itxi baitzen jaiotze-tasa jaitsi zelako.

Lerro bateko ikastetxea da. Haur Hezkuntza (lehen zikloko 2. mailatik hasita) eta Lehen Hezkuntza ematen ditu.

D hizkuntza-ereduan ematen ditu eskolak, hau da, bai irakasteko bai komunikatzeko euskara erabiltzen du hizkuntza nagusitzat. 

LUIS EZEIZA HLHIk ikastetxean hornikuntzaz gain, herriko zerbitzuez baliatzen da: kiroldegia, frontoia, liburutegia eta abar.

Jarraian dagoen bideoa eskolaren 40. urteurrenerako prestatutakoa da.

Eta beste bideo honetan 2.mailako ikasleek gelan aurrera eramandako proiektuan gure eskolaren ibilbidea kontatzen dute.