BERRIAK
Ikasturte hasierako bilerak
Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira.
2 urteko gela: urriak 16, astelehena, 18:00etan.
3 urteko gela: urriak 5, osteguna, 17:30ean.
4 urteko gela: urriak 2, astelehena, 18:00etan.
5 urteko gela: urriak 9, astelehena, 17:30ean.
1. eta 2. maila: urriak 3, asteartea, 17:00etan.
3. eta 4. maila: irailak 28, osteguna, 17:00etan.
5. eta 6. maila: irailak 27, asteazkena, 17:00etan.
Bekak
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2023-24 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.
EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.
Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.
2023-24 ikasturte hasiera
Ikasleek, irailaren 11n, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 29 arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.
Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.
Ondo pasa oporrak!