BERRIAK
Aste kulturala eta eskolako jaia
Ekainaren 5etik 10era eskolako Aste Kulturala ospatuko dugu.
Egun hauetan ikasleek curriculumarekin zerikusi zuzena duten hainbat ekintzatan parte hartuko dute: ipuin kontaketak, ikasleek prestatutako antzerkiak, abestiak, bertsoak, pertsona desberdinen bisitak...
Ekintza guzti hauei amaiera emateko, ekainaren 10ean, larunbatean eskolako jaia ospatuko dugu. 10:00etan txupinazioa eta kalejiran hasiko gara eta jarraian plazan ikasleen emanaldia eta tailerretan eta jolasetan parte hartzeko aukera izango dugu. Ondoren, eskolako arkupeetan bazkari herrikoia eta arratsaldean euskal kantak, bingoa, puzgarriak, apar festa eta DJa izango ditugu.
Aste kulturaleko egitaraua hurrengo dokumentuan ikus dezakezue.
ANIMA ZAITEZTE!!!
HEZKUNTZA LEGE HONI EZ
Euskal Eskola Publikoaren jaia
Datorren ekainaren 4an, Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatuko dugu “Jagon” lelopean.
Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
Maiatzak 17 - LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko eguna
Goieskolako kirol topaketa
Datorren maiatzaren 5ean GOIESKOLAko LHko 4.mailako ikasle guztiak Oñatin elkartuko dira eguna elkarrekin pasatzeko. Goizean jolas tradizionaletan trebatuko dira eta bazkal ostean, taldeka, orientazioan arituko dira.
Primeran pasako dute eguna eta elkar ezagutzeko aukera bikaina izango da!