BERRIAK

2024-25 ikasturte hasiera

Ikasleek, irailaren 9an, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 27ra arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.

Ondo pasa oporrak!

ESKOLAKO JAIA

Urtero bezala, ekaineko bigarren larunbata da gure eguna, ekainak 8. Adin guztietarako jardueraz betetako data.

10:00etan hasiko gara pregoiarekin eta kalejira batekin herrian zehar. 11:00etan plazan ikasleen emanaldiak izango dira eta ondoren jolasak, tailerrak eta buruhandiak izango ditugu. 14:00etan herri bazkaria eskolako portxean.

Arratsaldean festak ez du behera egingo: euskal kantak, bingoa, puzgarriak, apar festa eta 18:30ean DJa Herriko plazan.

Animatu eta etorri eskolako kamiseta arrosa jantzita.

Egitaraua ikusteko klikatu hemen.

Euskal Eskola Publikoaren jaia

Datorren ekainaren 2an, Ordizin, Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia ospatuko dugu “Publikoa aI do!” lelopean. 

Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.

Maiatzak 17 - LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko eguna

23. KORRIKA