BERRIAK

Gurasoentzako BAIKARAko formazio saioa

BAIKARA (Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa) elkartearen bitartez oso interesgarria den formazio saioa antolatu du Koldotxo Guraso Elkarteak.

GAIA: “Adimen emozionala”.

NOIZ: Martxoak 12, osteguna, 17:00etan.

NON: Eskolako aretoan

MARTXOAK 8

Gurasoentzako tailerrak

Emoki taldeko kideek “Sare sozial eta bideo-jokoen prebentzio tailerrak” izenburupean gurasoentzako saioa eskainiko dute.

NOIZ? Martxoaren 6an, ostiralean, 17:00etatik 19:00etara.

NON? Eskolako aretoan

Tabako eta alkohol kontsumoaren prebentziorako hitzaldia

6. mailako ikasleak urtarrilean eta otsailean tabako eta alkohol kontsumoaren prebentziorako tailerretan parte hartzen ari dira.

Hainbat saio dira, batzuk SASOIA enpresako begirale aditu batekin eta besteak tutorearekin. Azken honek enpresak utzitako materialak erabiltzen ditu.

Amaitzeko, ikasle hauen gurasoekin ordu eta erdiko beste saio bat izango da martxoaren 5ean 17:30ean. Zuen parte hartzea espero dugu.