BERRIAK

Agenda 2030eko logoa

2022-23 ikasturterako aukeratua izan den logoa 6.mailako Erik Quintas-ek diseinatu du.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 2an, ostiralean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eskolan.

15:00etan ikasleak, irakasleak eta familiak patioan elkartuko gara (euria eginez gero, frontoian) eta azaroan zehar prestatutako dantzen ekitaldiari hasiera emango diogu.

Jarraian, Guraso Elkarteak prestatutako txokolatea dastatzeko aukera ezin hobea izango dugu.

ADI!! Lehen Hezkuntzako ikasleek edalontzi bana ekarri beharko dute.

Azaroaren 30ean GREBA

Azaroaren 30erako, Steilas, LAB eta ELA  sindikatuek hezkuntza mailan greba deiadia luzatu dute hezkuntza legearen aurreproiektuarekiko desadostasuna azaltzeko. Hau dela eta, Luis Ezeizako klaustroak sindikatuek konbokatutako grebarekin bat egingo dugu.

Sindikatuek bidalitako komunikatu bateratua ikusteko klikatu hemen.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna