BERRIAK

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna

Urriaren 6an, ostiralean, Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurtengo leloa "Bizitza bizitzeko jaio naiz" da.

Lelo honek transmititu nahi duen mezua hauxe da: ezinbestekoa dela apoio behar handiak dituzten pertsonek arreta goiztiar eta egoki bat (beharrezko errekurtso eta apoioekin) jasotzea beraien erabakiak hartu eta nahi duten bizitza bizi ahal izateko.

Urtero bezala ikasleekin hainbat ekintza antolatuko dugu.

Ikasturte hasierako bilerak

Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira.

2 urteko gela: urriak 16, astelehena, 18:00etan.

3 urteko gela: urriak 5, osteguna, 17:30ean.

4 urteko gela: urriak 2, astelehena, 18:00etan.

5 urteko gela: urriak 9, astelehena, 17:30ean.

1. eta 2. maila: urriak 3, asteartea, 17:00etan.

3. eta 4. maila: irailak 28, osteguna, 17:00etan.

5. eta 6. maila: irailak 27, asteazkena, 17:00etan.

Bekak

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2023-24 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

2023-24 ikasturte hasiera

Ikasleek, irailaren 11n, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 29 arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.

Ondo pasa oporrak!