BERRIAK

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, ostiralean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da.

Arratsaldean ikasleak eta irakasleak patioan elkartuko gara (eguraldi txarra eginez gero, frontoian) eta azaroan zehar prestatutako dantzen ekitaldiari hasiera emango diogu.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA

Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna

Urriaren 6an, asteazkenean, Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurtengo leloa "168 ordu" da, #168horas  eta urtero bezala ikasleekin hainbat ekintza antolatuko dugu.

 

Ikasturte hasierako bilerak

Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira. Prebentzio neurriak betetze aldera, familia bakoitzeko pertsona bakarra etorriko da:

3 urteko gela: irailak 28, asteartea, 18:00etan.

4 urteko gela: irailak 27, astelehena, 18:00etan.

5 urteko gela: urriak 4, astelehena, 18:00etan.

1. eta 2. maila: irailak 29, asteazkena, 16:30ean.

3. eta 4. maila: irailak 27, astelehena, 16:30ean.

5. maila: irailak 30, osteguna, 16:30ean.

6.A eta 6.B gelak: irailak 30, osteguna, 18:00etan.