BERRIAK

2022-23 ikasturte hasiera

Ikasleek, irailaren 12an, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 30 arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.

Ondo pasa oporrak!

ESKOLAKO JAIA

Ekain honetan eskolako jaia berreskuratuko dugu!

Urtero bezala, ekaineko bigarren larunbata da gure eguna, ekainak 11. Adin guztietarako jardueraz betetako data.

10:00etan hasiko gara pregoiarekin eta kalejira batekin herrian zehar. 11:00etan plazan ikasleen emanaldiak izango dira eta ondoren jolasak, tailerrak eta buruhandiak izango ditugu. 14:00etan herri bazkaria eskolako portxean.

Arratsaldean festak ez du behera egingo: puzgarriak, egurrezko jokoak, bingoa, karaokea, apar festa eta DJ Arkozen animazioa.

Animatu eta etorri eskolako kamiseta arrosa jantzita.

Egitaraua ikusteko klikatu hemen.

Euskal Eskola Publikoaren jaia

Datorren ekainaren 5ean, Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia ospatuko dugu “Hazitik gora!” lelopean. 

Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.

Maiatzak 17 - LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko eguna

Hezkuntzaren aldeko munduko ekintza astea

Apirilaren 25etik 30era, Hezkuntzaren aldeko munduko ekintza astea ospatzen da. Aurtengo gaia "Altxa ahotsa irakasleen alde" da. Informazio gehiago hemen.