BERRIAK
Bekak
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2023-24 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.
EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.
Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.
2023-24 ikasturte hasiera
Ikasleek, irailaren 11n, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hilaren 29 arte, klaseak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, 2 urteko ikasleak izan ezik, egokitzapena egingo dutelako.
Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.
Ondo pasa oporrak!