BERRIAK

2022-23 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

2022-23 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazioa

EPEA: urtarrilaren 17tik 28ra

Aldez aurretik hitzordua eskatuta informazioa eta eskola ezagutzeko aukera

943899194 / eskola@luisezeiza.eus

Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentazioa

Informazioa eta arautegia Hezkuntza orrian

URTE BERRI ON

Lehen hezkuntzako 6B gelako Antonio Tamayo Garnateok egindako neguko postala urte berria zoriontzeko aukeratua izan da.

                             

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi

Gabonak hurbiltzen ari dira eta datorren asteazkenean, abenduaren 22an, goizean, Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira.

Haur Hezkuntzako eta tximeleta gelako ikasleekin egongo dira. Eskutitzak jaso eta beraiekin solasalditxoa egingo dute.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, ostiralean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da.

Arratsaldean ikasleak eta irakasleak patioan elkartuko gara (eguraldi txarra eginez gero, frontoian) eta azaroan zehar prestatutako dantzen ekitaldiari hasiera emango diogu.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna