BERRIAK
Abenduak 3 - Euskararen Nazioarteko Eguna
AZAROAK 30 GREBA FEMINISTA
Euskal Herriko mugimendu feminista barnebiltzen duen “Denon bizitzak erdigunean” plataformak zaintza eskubide kolektiboaren alde greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30erako. Luis Ezeiza Herri Eskolak bat egin du grebarekin.
Informazio gehiago hemen.
Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
Gaztainerre
Datorren ostiralean, azaroaren 10ean, Gaztainerre eguna ospatuko dugu.
15:15ean Haur Hezkuntzako patioan elkartuko gara (euria egiten baldin badu, Haur Hezkuntzako patioko aterpe horian). Bertan, "Errekina" eta "Gaztainak erreko ditugu" abestiak abestuko ditugu guztiok elkarrekin eta ondoren, Koldotxo Guraso Elkarteak danbolinean erretako gaztainak jango ditugu.
URRIAK 24 eta 25 GREBA EGUNAK
Luis Ezeiza Herri Eskolako hezitzaileok eta sukaldariek urriaren 24an, asteartean, ELA, CCOO eta STEILAS sindikatuen deiari erantzunez, hezkuntza publikoko langileen baldintzak hobetzeko deituriko grebarekin bat egingo dugu.
Baita, urriaren 25ean, asteazkenean, ELA, CCOO, STEILAS eta LAB sindikatuek deituriko sektore publikoa defendatzeko eta indartzeko deituriko grebarekin ere.