BERRIAK
Euskal Eskola Publikoaren jaia
Datorren ekainaren 4an, Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatuko dugu “Jagon” lelopean.
Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
Maiatzak 17 - LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko eguna
Goieskolako kirol topaketa
Datorren maiatzaren 5ean GOIESKOLAko LHko 4.mailako ikasle guztiak Oñatin elkartuko dira eguna elkarrekin pasatzeko. Goizean jolas tradizionaletan trebatuko dira eta bazkal ostean, taldeka, orientazioan arituko dira.
Primeran pasako dute eguna eta elkar ezagutzeko aukera bikaina izango da!
ESKERRIK ASKO, BEA
Martxoaren 30ean arratsaldean klaserik ez
Irakasleen hauteskunde sindikalak direla eta, martxoaren 30ean, ostegunean, eskola arratsaldez itxita egongo da.
Haur Hezkuntzako ordutegia 09:00etatik 12:15era izango da eta Lehen Hezkuntzakoa 09:00etatik 12:30era.
Jantoki zerbitzua egongo da eta ikasleak 14:00etarako jaso beharko dituzue.
Garraioko erabiltzaileek autobusa 14:00etan hartuko dute.