Sare_Hezkuntza Gelan

Hezkuntza-berrikuntzako proiektu honek hiru helburu ditu:

1. Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan.

2. Irakasteko eta ikasteko prozesuan, indartzea material eta baliabide digitalen elaborazioa, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza-sistemaren barruan.

3. Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.

Proiektu honetan parte hartzean ikastetxeak duen helburu nagusia hau da: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloan irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan material eta baliabide digitalak lantzeari eta horiek ikasgelan erabiltzeari bultzada ematea, baita hori gauzatzeko, prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa bultzatzea.

Bi ikasturteko iraupena izango du. 2015-16 ikasturtean 3. eta  5. mailako ikasleek, tutoreek eta espezialistek parte hartuko dute. 2016-17 ikasturtean, 4. eta 6. mailakoak izango dira. Hauez gain, IKT Dinamizatzailea eta zuzendaritzako kide batek ere proiektuari laguntza eskaini eta jarraipena egingo dute.

Maila bakoitzeko unitate didaktiko bat sortu edo egokituko dira gutxienez, hauetako hiru arlotan: Natur Zientziak, Gizarte Zientziak, Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura eta Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa). Hiru hizkuntzak proiektu guztietan landuko dira sakontze maila ezberdinekin eta hizkuntzak lantzeko euskarria Natur Zientziak edo Gizarte Zientziak izango dira.

Ikasleekin erabiliko diren dispositiboak Eskola 2.0koez gain, eskolan dauden tabletak eta ikasle-gurasoen smartphonak izango dira.

Irakasleen formazioari dagokionez, momentu honetan, Berrizteguneak eskaintzen dituen mintegietan parte hartuz gain (IKTak Lehen Hezkuntzan, Ikaskuntza kooperatiboa, Golden 5, Proiektuka lanean Lehen Hezkuntzan eta Hizkuntza proiektua garatzeko mintegia), prestakuntza pedagogikoan, ikasleen interesetatik sortuko diren unitate didaktikoak ekoizteko Antzuolako aholkulari baten laguntza jasoko da. Eta alde teknologikoari dagokionean, Berrizteguneko “IKT Lehen Hezkuntzan” mintegiaz gain, arbel digitalaren erabileran trebatzeko formazioa jasoko da. Honi gehitu behar diogu proiektuak garatzerakoan sortu daitezkeen formazio behar puntualak.

Bi ikasturte hauen ondoren, eskolak Sare_Hezkuntza komunitatea osatzen duten zentroen parte izaten jarraituko du.

Gelako proiektuak

Proiektuak eta IKT - Ekosistema: "Educación 3.0" aldizkarian proiektu hau gelako proiektuetan IKTak erabiltzen dituzten praktika onen artean aukeratua izan zen. Artikulua hemen irakur daiteke.

Proiektuak eta IKT - Gymkana: "EL AULA DEL FUTURO" webgunean argitaratutako elkarrizketa eta 2016ko urtarrilaren 14an Bergaran, Goieskola mailan (Deba Goieneko eskola publikoak), egindako aurkezpena.

2015-16 ikasturtean zehar sortutako materiala

  • Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako sortutako "Eskualdea" unitate didaktikoa.
  • Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako sortutako "Euskal Herria" unitate didaktikoa.

2016-17 ikasturtean zehar sortutako materiala

  • Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako sortutako "Animaliak" unitate didaktikoa.
  • Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako sortutako "Ekosistema: ibaia" unitate didaktikoa.