BERRIAK

APIRILAREN 22AN GREBA

Luis Ezeiza eskolako hezitzaile, sukaldari eta irakasleok apirilaren 22an, ostegunean, ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuen deiari erantzunez, zerbitzu publikoek pairatzen duten ezegonkortasun-tasa handia eta jantoki, eskola-garraioa eta garbiketa zerbitzuen pribatizazioa salatzeko, eta bestetik Eusko Jaurlaritzari eta hura osatzen duten alderdi politikoei egoera hori zuzendu eta zerbitzu publikoei dagokien garrantzia ematea eskatzeko deitutako greba orokorrarekin bat egingo dugu.

MARTXOAK 8

Tabako eta alkohol kontsumoaren prebentziorako hitzaldia

6. mailako ikasleak urtarrilean eta otsailean tabako eta alkohol kontsumoaren prebentziorako tailerretan parte hartzen ari dira.

Hainbat saio dira, batzuk SASOIA enpresako begirale aditu batekin eta besteak tutorearekin. Azken honek enpresak utzitako materialak erabiltzen ditu.

Amaitzeko, ikasle hauen gurasoekin ordu eta erdiko beste saio bat izango da otsailaren 25ean 17:30ean Ibarraundi museoan. Zuen parte hartzea espero dugu.

2021-22 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

2021-22 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazioa

EPEA: urtarrilaren 18tik 29ra

Aldez aurretik hitzordua eskatuta informazioa eta eskola ezagutzeko aukera. 943714938 / eskola@luisezeiza.eus

Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentazioa

Informazioa eta arautegia Hezkuntza orrian

Bilera informatiboak eta ate irekiak Goieskolako beste ikastetxeetan

URTE BERRI ON

Lehen hezkuntzako 5B gelako Zura Gabilondok egindako neguko postala urte berria zoriontzeko aukeratua izan da.